Jasone Osoro Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak eta Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Euskara, Kultura eta Euskara delegatuak E-rakurleak egitasmoa aurkeztu duten prentsaurrean. E-rakurleak Donostiako Udal Liburutegi Nagusiak eta Euskal Idazleen Elkarteak martxan jarriko duten egitasmo pilotoa da. E-rakurleak irakurketa talde bat da. Baina zerbait gehiago ere bai: liburu digitalen Irakurketa Taldea da. E-rakurleak eduki digitalak eta sare sozialak uztartuko dituen Irakurle Taldea da. Irakurtzeko eta gauzak konpartitzeko dauden modu berriak ere arakatzeko. Sekula ahaztu gabe literaturaz gozatzea dela helburua.
Iturria: erakurleak.wordpress.com
via @iPtx: Batzutan #bagara kutreak euskaldunak, dominiotxo bat erosteko beste ere ez? https://t.co/MdEHYgEp61 #erakurleak omen
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.