Arte garaikideari begira jarriko dira otsailean zehar eta Euskal Herriko testuinguruari erreparatuko diote bereziki. Nafarroako espazio euskaldun batean arte plastiko eta bisualetan diharduten agente ezberdinak elkartuko dituzte, hausnarketa, elkarrizketa eta gogoeta bultzatzeko.
Izan ere, arteari erreparatzea gustatu eta ez gustatu dikotomiatik harago arteari erreparatu ahal izatea delako helburuetako bat. Arteaz ari garenean eroso sentitzea eta estigmak baztertzea da xede Jone Rubioren iritziz.
Gainera, arte garaikidea publiko euskaldunari zabaltzearen beharra azpimarratu nahi izan du Rubiok. “Ikerketa oro ez bada lurreratzen geratzen delako nolabaiteko linboan eta beharrezkoena hori lurreratzea eta egunerokoan aplikatzea da", iritzi dio Rubiok. Egungo humanitateen krisian agerian geratzen da arlo horretan egiten diren ikerketak ere lurreratu eta sareratu behar direla, gaineratu du.
Eta asmo horrekin eginen dituzte hiru solasaldi saioak. Lehena otsailaren 4an izanen da Elena Olave arte historialari eta ikerlariak Jone Erzilla artistarekin batera egindako ‘Isla rebistaren’ bigarren alearen aurkezpena izango da. Handik astebetera, otsailaren 11an Ane Lekuona historialaria arituko da soalsean ‘Euskal Herriko artearen historia feminista baten bila’ liburua ardatz. Eta zikloari amaiera emateko Oihane Macguinness eta Amaia Molinet artista nafarrak paisaiaz, memoriaz eta identitateaz arituko dira. Hiru saioak asteazkenarekin izango dira, Laban, arratsaldeko 19:00etan.