Entzutekoak

Leiho Morea, feminismoarekin lotutako euskarazko edukien bilduma

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 21a

Elhuyarrek sortu du proiektua eta Leiho Morea izeneko webgunean jaso dute feminismoarekin zeri ikusia duen terminologia eta argitaratu den edukia kontsultatzeko baliabidea da. Amaia Astobiza hizkuntzalariak eta Elhuyarreko kideak azaldu du Irrintzi Plazan.

Astobizak argi du, “feminismoaren alorreko edukiak behar zuen toki bat eduki berarena bakarrik”, eta hori izango da Leiho Morea. Batetik “ikusgaitasun handiagoa” izateko, eta bestetik, kontsultak egin ahal izateko; kontsultarako baliabide bat eta edukiak ulertzen laguntzeko baliabidea da.

Hiztegi terminologikoa bat eta kontsultak egiteko idatzizko zein ikus-entzunezko edukien corpus bat biltzen ditu bildumak, eta gainera, bilduma bizia da; iturri berriak barneratu nahi dituzte eta aurrerantzean argitaratzen dena gehitu.

Ez da zerotik abiatzen den egitasmoa. Lehen atala 2020an aurkeztutako Feminismoa eta Berdintasuna Hiztegiaren jarraipena da, oinarrizko kontzeptuak bildu ziren hartan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!