Entzutekoak

Umorezko bakarrizketak gaur arratsaldean, Zaldiko Maldikon

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 15a

Zaldiko Maldiko elkarteak ziria sartzeko, barre egiteko eta ongi pasatzeko umorezko zikloa antolatzen du: Ziri On. Eta gaur arratsaldean izango du aurtengo lehendabiziko zita. Amaia Ruiz de Galarreta eta Esti Curiel izanen dira bakarrizketan arratsaldeko 19:30ean, Zaldiko Maldiko Elkartean.

Esti Curiel izan dugu Euskalerria Irratian, "nkontzienteki izan bada ere", beti landu umorea Estik. Orain, bere horretan, antzerkitik kanpo eginen du, bakarrizketa formatuan eta inguratzen duenarekin gozaraziko du publikoa. "Gizartean ikusten ditudan inkoherentziak edo ‘absurdokeriak’ hartu eta hortik tiraka eta hitz-jokoekin” osatzen du bakarrizketa Curielek.

Ongi pasatzeko eta barre egiteko emanaldira gerturatzera animatu du Curielek. Gaur arratsaldeko 19:30ean izango da saioa Zaldiko Maldiko elkartean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!