Ikusi Olentzero zuzenean, Euskalerria Irratian

Euskalerria Irratia 2025eko abenduaren 24a

Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka bat mesedez...
  • Ikazkinarekin zuzenean mintzatzeko, deitu 948 17 01 51 telefono zenbakira.
  • Kultur opariak banatuko ditu 09:00etatik 11:00etara hots egiten duten haurren zein helduen artean: liburuak, CDak, DVDak, mahai-jokoak...

Olentzero Irrintzi Dorreko estudioetara dator gaur, abenduaren 24an, goizeko 09:00etatik 11:00etara bitarteko saio berezira. Saio ikusgarria izanen da eta irratiz zein bideo-streaming bidez jarraitu daiteke YouTuben; FM 98.3an entzungai eta euskalerriairratia.eus webgunean ikusgai.

Ikazkinarekin mintzatu nahi diren haur zein helduek 948 17 01 51 zenbakira deitu dezakete. Hots egiten duten guztiei kultur opariak emanen dizkie ikazkinak: liburuak, CDak, DVDak, jostailuak eta mahai-jokoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!