Asier Larrinaga Larrazabalek argitaratu berri duen liburuaren hitzaurrean kontatzen du eskolan zegoelarik Beethovenen Alaitasunaren oda flautaz jotzea eskatu ziotela musika ikasgaia gainditzeko. Solfeoa ez zekitenek, gehienek, gorriak ikusi zituzten gainditzeko. Izan ere, solfeorik gabe ezin musika tresnarik jo. Berdin gertatuko litzateke kazetari batek zientziaren inguruan idatzi nahi duenean, oinarrizko baliabiderik gabe.
Zientzia ezagutza da eta ezagutza horretara iristeko modua metodo zientifikoari jarraitzea da. Iritziz, sinesmenez edo errebelazioz mamituriko kontzeptuak berriz ez dira egiazko ezagutzak, sasi zientzia baizik. Eta kazetariek atzeman beharko lukete sasi zientzia. Beraz ezinbestekoa da jakitea nola hedatzen den, gizartean eragiten dituen kalteak eta nola aurre egin behar zaion. Eta horretarako kazetariek lanbidearen gaur egungo egoera zein den eta aurretik dituzten erronkak identifikatu behar dituzte, gero eta konektatuago dagoen gizarte honetan informatzeko bide klasikoak gainbeheran daudenean. Egoera honetan zientzia komunikazioa egin nahi duen kazetaria bidegile-rola izan beharko luke. Hori lortzeko egon daitezkeen arazoak identifikatu eta ongi aritzeko dekalogoa biltzen du Zenbait gako kazetarientzat zientziaren komunikazioaz liburuak.
UEUk kaleratu berri duen liburuaren inguruan mintzatzera hurbildu zaigu Irrintzi Plaza saiora Asier Larrinaga Larrazabal.