Ados Teatrok lehenengo aldiz 52 Hertz aurkeztuko du Nafarroan. Joseba Apaolazak, Ainhoa Aierbek, Dorleta Urretabizkaiak, Martxelo Rubiok, Amaia Irazabalek eta Aitzol Iraolak interpretatuko dute antzezlana. 52 Hertzek erreferentzia egiten dio azken 35 urteetan Ozeano Bareko hainbat lekutan erregistratutako soinu arraro baten maiztasunari, balea urdin baten kantuaren antzekoa.
Umorez, emozioz eta eszenaratze zainduarekin, belarria eta bihotza afinatzera gonbidatzen gaituen pieza da.
Arratsaldeko 19:00, Nafarroako Antzerki Eskolan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.