Aingeru Epaltzak euskaratutako Auzo madarikatua lana aurkeztu dute Iruñeko Liburu Azokan eta bertan, erreportajea egiteko parada izan genuen eta itzultzaileari elkarrizketa egin genion. Iruñerriko Komunikabideak Fundazioko Fermin Erbiti eta Pamiela argitaletxeko editore Lander Majueloren hitzak ere jaso ditugu.
Auzo Madarikatua liburua IKF fundazioaren ekimenez ekarri dute euskarara. Aitzinsolasa, fundazioko kide Fermin Erbitik eta Kike Diez de Ulzurrunek idatzi dute. Narrazio honetan, Pello Mari Etxenike arizkundarra da protagonista. Liburuak bi kokagune ditu: Baztan eta Iruñea. Auzo madarikatua Arizkungo Bozate da, bertan kasta baztertua bizi baita: agotak. Beste gai nagusia, Iruñeko jaiak dira.
Ekainaren 10ean Zaldiko Maldikon aurkeztuko dute liburua Aingeru Epaltzak, Fermin Erbitik eta Kike Diez de Ulzurrunek.