Eszenika konpainia: “Eraldaketa pertsonal eta komunitariorako tresna bezala erabiltzen dugu antzerkia”

Euskalerria Irratia 2025ko api. 8a, 19:46

Apirilaren 10, 11 eta 12an Katakrak liburu dendan taularatuko ditu Eszenika mikro-antzerki konpainiak bere azkeneko hiru lanak: ‘Gau ilunak’, ‘Argia iluntasunean’ eta ‘El eco de mí, nuestra tierra’

Eszenika, antzerki konpainia bat baino gehiago da. Arte eszenikoa eraldaketa pertsonal eta komunitariorako tresna gisa erabiltzen duen mikro-antzerki sozialeko proiektua baita. Iraupen laburreko historia bat taularatzen dute, oso barrutik ateratzen dena. Izan ere, oholtzara eraman aurretik Inkubagailu deitzen dioten prozesua egiten da lanaren egilearekin. Barruan dutena atera, amankomunean jarri eta publikoari helarazi nahi dioten mezua zehaztuz ematen diote hasiera antzerki lan guztien sortze prozesuari. Ondoren gidoia idatzi eta lanari forma emango diote, estreinatu aurretik

Proiektu berritzaile honen bigarren denboraldiaren bukaera iristen ari da eta apirilaren 10, 11 eta 12an Katakrak liburu dendan emango diote itxiera oraingo epealdiari. Hilabete honetan indarkeria instituzionalaren ondorio fisiko, mental eta emozionalak jorratuko dituzte, ahaztuak izan ez daitezen eta erreparazio kolektiboaren helburupean. Horrela sortu ziren Argia iluntasunean, El eco de mí, nuestra tortura eta Gau Ilunak mikro antzerki lanak.

Azkeneko hau Iker Aristuk iruindarrak idatzi zuen. Bere esperientzia pertsonaletik abiatuta egin zuen, gainera. Atxilotua izan zinen 2008an, torturak jasan zenituen, kartzelan sartu zuten eta kalera ateratzerakoan izan zituen osasun mental arazoen inguruko hausnarketa idatzi zuen Gau ilunak obran. Gaizka, pertsonaia nagusiaren paperean sartuko da Gorka Barandiaran aktorea.

Apirilaren 10, 11 eta 12an hiru mikro-antzerki taularatuko ditu Eszenika konpainiak Katakrak liburu dendan: Gau ilunak, Argia iluntasunean eta El eco de mí, nuestra tortura. Ordutegia eta sarreren prezioaren inguruko informazio guztia eszenikamicroteatro.com webgunean.

Irrintzi Plaza saioan Gorka Barandiaran aktorea eta Iker Aristu egilea elkarrizketatu ditugu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!