Geltoki

Kontzertuak, Klandestinak eta haurrentzako Gastro Showa, martxoa bukatzeko

Euskalerria Irratia 2025ko mar. 13a, 19:57

SZnatoki!-k Iruñeko eszena urbanoa ekarriko du oholtzara ostiralean, Castazabal, Ziris, Sara Goxua & La Neni eta Dj Pezonen emanaldiekin; eta larunbatean Klandestinaken saio berri bat egonen da

Kontzertu eta emanaldi desberdinek hartuko dute Geltokiko eszenatokia martxoko azken asteotan. Asteburua indartsu dator: ostiralean, Iruñeko gazte eszenari lekua eginen zaio SZnatoki!-n, Geltokiko ohiko eskematik ateratzen den kontzertu sortarekin. Castazabal, Ziris, Sara Goxua & La Neni arituko dira 20:30etatik aurrera, eta Dj Pezonek emanen dio itxiera saioari. Pop esperimentala eta urbanoa, eletronika, flamenkoa, rapa eta beste estilo batzuk uztartuko dira Iruñeko underground eszena irudikatzen. 

 

Larunbatean, martxoak 15, emakumeen historia isildua berreskuratzea helburu duen Klandestinaken saio berri bat iritsiko da Geltokira. Bisita gidatoa O-ko Andre Mariaren plazan abiatuko da, Esther Aldave Monreal historialariaren eskutik, eta ondoren Baobab Dantza taldeak emanaldirako propio sortutako dantza ikuskizuna eskainiko du Geltokin. 

 

Martxoko Gastro Showa, bestalde, Txiki Gastro Showa izango da.  Martxoaren 27an arratsaldeko 17:00etan eginen den saio honetan, haurrentzako ipuin kontaketa bat eta askari bat konbinatuko dira, produktu ekologiko eta tokikoekin. Geltokiraino Pontxa ipuin kontalaria bertaratuko da bere istorio berriekin. 

Emanaldi sortaz gain, martxoko azken bi asteotan tailerrak ere egonen dira: martxoaren 18an Trastotekaren eskutik oinarrizko brikolaje tailerra emanen da, eta martxoaren 20an kashimibai eta txotxongilo tailerra. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!