2025/02/28 19:00

Antzerkia

Irriziklo: 'Nahastumbury'

Irriziklo: 'Nahastumbury'
Nafarroako Antzerki Eskola, Iruñea

“Kafetegi barrura sartu da, eta betikoa eskatu du: kafesne bat, olo esnearekin, azukrerik ez. Eramateko. Eta goizero bertan izan arren, argi eta garbi tira jartzen duen ateari bultza egin dio ateratzeko ahaleginean”

Horreraino aurreratu du zuzendariak, protagonistak ondoren zer egin duen ez daki eta. Besteei eskatuko die laguntzeko, memoria kolektiboak ez baitu inoiz hutsik egiten.

Umorez ekoitzitako lana da Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalberek zuzendutakoa. Oholtza gainean Graxi Arregi, Ekain Arrieta, Amaia Iraundegi, Mikel Irazusta, Garazi Mitxelena, Amaia Rojo, Nerea Aranburu eta Maialen Sorzalbere.

Nafarroako Antzerki eskolan, Irriziklo euskarazko umore zikloaren baitan, arratsaldeko 19:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!