Ibrahima Balde Ginean jaio zen, baina egun batean, amaren deiak etxea utzi eta anaia txikiaren bila Europarantz joatera behartu zuen. Horretarako, basamortua zeharkatu behar izan zuen. Odisea horretan, poliziakideekin, bahitzaileekin eta pasatzaileekin topatu zen eta minaren, egarriaren eta gosearen sufrimena sentitu zuen.
Miñan benetako kronika bat da, Baldek berak kontatua eta Amets Arzallus bertsolari eta idazleak jasoa. Orain Artedrama konpainiak moldatu du antzerkirako.
Arratsaldeko 20:00etan, Gaiarre Antzokian
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.