Maitane Maisterra: “Emakumeek debekatua izan dute urte askotan haien aurkikuntzak sinatzea”

Unai Lako Goñi 2025ko ots. 11a, 19:55

‘Emakumea naiz eta zientzialaria izan nahi dut’ antzezlana taularatuko du NUPeko irakasle zientzialari talde batek otsailaren 17an

Otsailaren 11, Emakumeen eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna da. Guztiz maskulinizatua dagoen sektorea da zientziarena. Are gehiago, gizonen sinadurak daramate emakumeek egindako aurkikuntza zenbait, duela hamarkada gutxi arte ez zitzaielako idatzitako liburuak edota aurkikuntzen egiletzak aitortzen.

Garrantzitsua da beraz, emakumeek zientziaren alorrean egiten duten lana ikusaraztea eta aitortzea. Nazio Batuko Erakundeak 2015ean erabaki zuen emakume zientzialarien nazioarteko eguna sortzea eta urte bat beranduago ospatu zen lehenengo aldiz.

Ordutik, urtero antolatzen dira hainbat ekitaldi egun honen karietara. NUPen, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ere, erakusketak, hitzaldiak, antzerkia edota lantegiak prestatu dituzte.

Tartean, Emakumea naiz eta zientzialaria izan nahi dut euskarazko antzezlana. Denboran bidaia proposatzen digu, historiako sei emakume zientzialari garrantzitsu hobeto ezagutzeko. Haien paperean beste horrenbeste zientzialari sartuko dira. Zehazki, NUPeko kide diren Maitane Maisterra, Nazareth Torres, Ana Zabalza, Kizkitza Insausti, Silvia Arazuri eta Oihane Oneka.

Antzezlanean zehar, lehen emakume zientzialaria, Alexandriako Hipatia, ezagutuko dute ikusleek. Baita Edith Clarke, elektrizitatearen alorrean aitzindaria izandakoa; Klara Von Neumann, lehenengo ordenagailu elektronikoa programatu zuen emakumea; Hedy Lamarr, haririk gabeko komunikazioan aditua edota Margarita Salas ere.

Irrintzi Plazan Maitane Maisterrarekin mintzatu gara Emakumea naiz eta zientzialaria izan nahi dut antzezlanaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!