Uhaina Apezetxe (Salhaketa): “Zigorra jendearen bizitzaren gainetik dago”

Unai Lako Goñi 2025ko urt. 30a, 14:40

Joan den asteburuan Iruñeko kartzelan preso bat hilda agertu zen, 2012tik hamargarrena. Erakundeei neurriak eta baliabideak eskatu dizkie Salhaketak

Heriotza zergatik gertatu den ikertzen ari badira ere, litekeena da gaindosi batek eragin izana. Ikerketa gardena eskatu du Salhaketak eta bere kezka agertu du, 2012. Urtetik 10 preso agertu direlako hilik haien ziegetan.

Azkeneko urteetako heriotzen atzetik osasun arazoak daude askotan. Presoen erdiak adikzioak dituztela ere jakinarazi du Salhaketak eta kartzela barruko bakardadeak eta sentitzen duten pisuak askotan bere buruaz beste egitera bultzatzen ditu.

Horren aurrean baliabideak eskatzen ditu Salhaketak. Behar diren baino mediku gutxiago daudela ere ohartarazi du eta egoerari aurre egitearen ardura erakundeena dela uste dute. Nafarroako Gobernuari kartzela eskumenak bere osotasunean hartzea eskatzen diote. 2021etik osasun arlokoak kudeatzen ditu, baina bi gobernuen menpe dago kartzela politika eta horrek desorekak eragiten ditu.

Gizarteak kartzela urrun sentitzen duela uste du Salhaketak, berez isolatzailea den erakundea, gero eta isolatuagoa dago, baita fisikoki ere, hirigunetik aldenduta.

Horrelako gertaerak berriro ez errepikatzeko, Giza eskubideen aldeko konpromisotik, presoen osasuna eta ongizatea lehenetsi beharraren garrantzia berretsi du Salhaketak.

Irrintzi Plaza saioan Uhaina Epezetxe Salhaketa Nafarroa elkarteko kidearekin mintzatu gara joan den asteburuko gertakariaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!