Torino Berria SL enpresaren eskutik dator proiektua eta otsailaren akaberan abiatuko dituzte obrak. Lanak gehienez lau hilabete luzatzea espero dute.
Gazteluko Plazako 2 eta 3 zenbakiak daramatzaten lokalak elkartu eginen dirtizte Torino Berria SL enpresak abiarazi duen proiektu baten eskutik. Iruñeko Udalak dagoeneko eman du erreformaren obrak egiteko baimena eta laister abiatuko dira, otsaila bukaeran.
Hilabete batzuk dira Windsor tabernak ateak itxi zituenetik. Bere aldetik, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen Laba Elkarteak aurrera jarraitzen du bere aktibitatearekin. Azarotik aurrera bi lokalen jabetza familia berarena da, beraz, proiektu honen eskutik Labak bere egitasmoarekin jarraitu bakarrik ez eta egonkortzeko eta zabaltzeko aukera izanen du.
Lizentziaren arabera sarri hasiko dira bi lokalak elkartzeko obrak eta gehienez lau hilabeteko iraupena izanen dute lanek. Erreformaren ondotik, lokal berriak bi solairu izanen ditu, beraz, Labako kultur proposamenak espazio zabalagoa izanen du ordutik aurrera. Elkarteko kideek erran dutenez laster emanen dituzte proiektuaren etorkizun hurbilaren inguruko xehetasun gehiago.