Elene Sustatxa eta Elena Bezanilla bikoteak osatzen zuen Tarratada. Euskal Rock erradikalari lotutako espazio askotan jo zuten eta ibilbide motz baina nabarmena izan zuten. Hertzainak, La Polla Records edota Zarama taldeen telonera izan ziren eta Euskal Herriko Bigarren Jardunaldi Feministetan aritu ziren.
Tarratadaren emanaldiak kontzertua baino ekitaldi bat ziren. Feminitate estereotipoa irauli zuten, generoaren berenganatze estetikoa egiten zuten. ‘Trabestismo’ terminoa garaiotan erabiltzen ez zuten arren, horren inguruan hausnartu du Rubiok: “Subjektu femeninoak izan arren, genero femeninoa imitatzen zuten genero horri hegemonikoki lotutako ezaugarriak birkonfiguratzeko”.