EDITARGI SAIO BEREZIA

Fernando Rey: “Itzultzailearen asmoa zubi lana egitea da, idazlearen mezua irakurlearengana ailegatu dadin”

Unai Lako Goñi 2024ko urr. 24a, 19:45

Aurtengo Editargi saria jaso du eta Txalaparta argitaletxearekin Barrengaizto eleberria itzuli du Fernando Reyk

Editargiko zortzigarren edizioko protagonistetako bat da Fernando Rey itzultzailea. Batetik, aurtengo Editargi saria jaso duelako, kulturari, letren munduari eta bereziki euskarari eta euskarazko itzulpengintzari egin dion ekarpenarengatik. Eta bestetik, gaur bertan aurkeztu delako itzuli duen azken lana, Barrengaizto eleberria, Txalaparta argitaletxearekin.

Editargi azokatik egin dugun Irrintzi Plaza saio berezian Fernando Reyrekin mintzatu gara jaso duen sariaz eta itzuli berri duen eleberriaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!