1949ko udan, Israelgo estatu sortu berriak destakamentu militar bat bidali zuen Negev basamortura Egiptorekiko hegoaldeko muga zaintzeko, baita ingurua arakatzeko ere, han gelditzen ziren arabiarren bila. Espedizio horietako batean, soldaduek beduino talde bat aurkitu zuten, eta aurkikuntza hura krimen baten abiapuntua izan zen.
Zenbait hamarkada geroago, XXI. mendearen hasieran, emakume palestinar batek gertakari horri buruzko artikulu batekin egin du topo, eta, harekin lotutako detaile xume batekin obsesionaturik, bidaia arriskutsu bati helduko dio lurralde okupatuetan zehar, egiaren bila.
Hauxe da Adania Shilbli idazle palestinarraren Detaile xume bat eleberriak kontatzen duena. Igela argitaletxearen eskutik heldu zaigu euskaraz eleberria, Frankfurteko liburu azokan zentsuratua izan zena iaz, noiz eta Israelek Palestinaren eraso bortitzenari ekin zioenean.
Igandean, urriak 27, liburuaren aurkezpena egingo da Editargi azokan, 12:30etik aurrera. Irrintzi Plaza saio berezian elkarrizketatu dugu Aitor Blanco itzultzailea.