Jon Ortuondo: "Egitura lehiakorrak baztertu eta jolas kooperatiboen alde egitea onuragarria da ikasgeletan"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko urr. 10a, 19:13

UEUko udazkeneko egitarauaren eskutik, jolas kooperatiboen inguruko ikastaroa eskainiko du Ortuondok Iruñean urriaren 18an eta 19an

Udako Euskal Unibertsitatearen udazkeneko eskaintzak aurrera jarraitzen du. Datorren urriaren 18an eta 19an jolas kooperatiboen inguruko ikastaroa eskainiko du Jon Ortuondo hezitzaileak UEUren Iruñeko egoitzan, Kale Nagusian. Begoñako Andra Mari (BAM) Unibertsitate Eskolako irakaslea, Jarduera Fisiko eta Kirolean doktorea (EHU), Jarduera Fisiko eta Kirolean lizentziatua eta Magisteritzan diplomatua, ikaskuntza kooperatiboa aditua da Ortuondo.

Ikastaro honen bitartez, berak argitu moduan, parte hartzaileek jolas kooperatiboaren ibilbidea eta ezaugarriak ezagutuko dituzte. Horretaz aparte, modu apropos eta eraginkor batean inplementatzeko gai izango dira. Gainera, kooperazioan oinarrituriko jarduera ludikoekin bat datorren talde kohesioa aztertu eta praktikara eramango da, talde dinamika kooperatiboen bitartez.

Izen-ematea urriaren 13a arte zabalik dago UEU-ren webgunean

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!