Nerabeak teknologia berrietan trebatzea eta euskaraz dagoen eskaintza ezagutzera ematea da jardunaldien helburua. Hiru gune egongo dira. Era izenekoan pribatutasunaren eta sare sozialen bidezko harremanen inguruko hitzaldi bana izango dira. Ikas aretoan berriz, zortzi lantegi praktiko eskainiko dituzte, errealitate birtuala, robotika edota bideo mapping-aren ingurukoak, besteak beste. Hirugarren gunean, Egunean Behin lehiaketa edota Ibil Bedi taldeko Amets Aranguren eta Ibai Osinagaren kontzertuaz gozatu ahalko dute ikasleek.
Xehetasunak jasotzeko Iñigo Martinez Seminario koordinatzailea elkarrizketatu dugu Irrintzi Plazan. Sarean Euskaraz, euskarazko teknologiak eta kultura digitalaren erreferentziazko jardunaldiak Baluarten.