Me gusta ser una zorra kantua gaur egun ere entzuten da, tarteka, hala ere, Las Vulpes taldeak ez zuen izan kasualki, garaiko talde maskulinoek izan zuten oihartzuna. Lupe Vazquez, Loles Vazquez, Begoña Astigarraga eta Mamen Rodriguezek osatutako laukoteak 80. hamarkadako desindustrializazioak eragindako krisi ekonomikoari suminez eta etsipenez aurre egin beharrean, probokazioaren bidea hautatu zuen.
Etorkizun zalantzagarri bati planto egin zion Las Vulpes taldeak, eta Espainiako telebistan gainera. 1983an Carlos Tenak aurkeztutako Caja de Ritmos saioan eman zuten Las Vulpesen bideoklipa. Larunbat goizean haurren ordutegian izan zen emisioa eta horren aitzakian piztu zuten hainbat hedabidek eztabaida.
Arte historialaria, ikerlaria eta arte kritikaria da Jone Rubio. Arte garaikidean aditua eta artearen historian doktoregaia; euskal testuinguruko ekintza performatibo feministak aztertu ditu Trantsiziotik 2000. urtera arte.