"Bitartekaritza artistikoaren helburua gazteak hiriko kultur ekintzetara gerturatzea da"

Bidane Beloki Ezker 2024ko ira. 27a, 12:00

Gazteek kultura ikusi, behatu edo begiratzen ote dute? Bada horixe bera planteatu dute Oihane Mcguinnessek eta Karmele Oterosek. ‘Taldeka’ izeneko bitartekaritza artistikoaren gidariak dira biak. Iruñeko 15 eta 21 urte bitarteko 30 gaztek kultura garaikidea ezagutzeko aukera izan dezaten diseinatutako proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte Metropoli Foralean. 

Iruñeko Udalarekin elkarlanean diseinatu dute 'Taldeka' Mcguinnessek eta Oterosek. Proiektuak hainbat jarduera biltzen ditu, besteak beste, tokiko artistekin topaketak egitea eta erakusketak eta kultura-ekitaldiak bisitatzea.

Elkarrizketarako eta sorkuntza kolektiborako espazioak sortuko dituzte, eta parte-hartzaileek aukera izango dute jarduera kulturalak proposatzeko, ideiak partekatzeko eta proiektu artistikoetan parte hartzeko. Betiere, antolatzaileek nabarmendu dute taldearen nahietara egokitu eta moldatuko dituztela jarduerak.

Urriaren 10ean hasi eta ekainaren 15ean bukatuko da programa, ikasturtea amaitzearekin batera. Izen emateko epea urriaren 14ra arte luzatu dute, beraz oraindik zabalik dago. Edozein informazio edo zalantza argitzeko taldeka.programa@gmail.com helbidera idatzi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!