Ez dira LGTBIQ+ kolektiboko kideentzako soilik antolatutako jardunaldiak. Gizarte osora iristeko asmoarekin antolatutako erreflexiorako gunea izatea nahi dute. Helburua, bazterrean dauden errealitateak, eztabaidak eta pertsonak erdigunean jartzea izango da.
Goizeko mahai inguruetan Javier Saez de Alamo, Fefa Vila, Lucas Platero, Mercedes Peón eta La Furia arituko dira armairuan ateratzearen atzean dagoenaren inguruan eta oraindik ere kolektiboak okupatu behar dituen espazioaz. Pako Andreuk eskeiniko duen menu beganoa dastatu eta gero, arratsaldean lantegien txanda iritsiko da. Hiru egongo dira aukeran: polimaitasunetik harago, Fanfiktion eta Kuir eta gure bizitza okerrak idazten izenekoak.
Jardunaldia egun osokoa izango da goizeko 9:15etatik arratsaldeko 19:00ak arte. Sarrera doan da eta izen ematea www.ehgam.eus webgunean egin daiteke.