Aurrerantzean etxebizitza turistikoak jartzeko lizentziak ukatzea adostu dute EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin alderdiek eta udalak ezarritako debekuari buruz solastu gara denboraldiko lehen Metropoli Forala saioan. Pisu turistikoen erdia baino gehiago Alde Zaharrean daude eta auzoko etxebizitzen %2,8 dira hauek.
Auzoko hainbat talde eta eragilerekin mintzatu gara neurriaz zein turismoaren egoeraz: Joxe Abaurrea alkateordea; Nahiko gentrifikazioaren aurkako taldeko Asier Cabodevilla; Ines Aledo alokairuan bizi den gaztea; Markel Jimenez Haritu etxebizitza sindikatuko kidea; Estafeta karrikako Olentzero opari dendako Beatriz Lopez, Katakrakeko Nerea Fillat; eta Paris 365ko Mikel Urabaien.