Zezenketetara joatea Iruñean sanferminetan oso errotuta dagoen ohitura dela aitortu du, baina argi du sanferminetatik kanpo Iruñean ez dagoela zaletasunik, gaineratu bezala, “diru publikorik ez balego, ez legoke zezenketarik”.
Zezenketarik ez egitea da aldarrikapen nagusia, baina ez da horretara mugatzen, entzierroarekin zer egin ere eztabaida gai da. Barberren hitzetan, “lehenbizi goazen kentzera astakeria hori, eta gero etorriko da hurrengo pausoa, zer egin entzierroarekin”. Halaber, nabarmendu du gero eta gutxiago onartzen direla zezenketak eta “gazteen artean gero eta gutxiago dira plazara doazenak”.
Gakoetako bat peñetan dagoela adierazi du Barberrek, “eztabaida sortzen ari da eta hortik etorriko dira aurrerapausoak”. “Peñek hausnartu behar dute zer egin zezen plazatik kanpo eta proposamenak jarri mahai gainean”, azaldu du Barberrek.
Iruñea Antitaurinako kideek adierazi bezala, “Iruñean sanfermineroak gara, ez taurinoak”, eta horixe aldarrikatuko dute gaurko kalejira antitaurinoan. Arratsaldeko 19:00etan Udaletxe plazatik abiatuko dira 3indarrock elektrotxarangaren doinuekin batera.
🐃🐂 HOY -- GAUR 🐃🐂
— Iruñea Antitaurina (@zezenakbizirik) July 7, 2024
A por los Sanfermines del futuro! 💪🏽💪🏾
Kalejira antitaurina
hoy, 7 del 7 a las 7 - Plz Ayuntamiento
gaur, 7aren 7an, 7etan - Udaletxe Plaza
Iruñea no es taurina, es sanferminera!#ZezenketarikEZ#IruñeaAntitaurina #Iruñea #Pamplona #Sanfermines2024 pic.twitter.com/ts4AQ8nj3O