Oihane Larrañegi: "Autonomo eta ekintzaile gazteen artean sinergiak sortzea da gure helburua"

Miren Mindegia 2024ko uzt. 2a, 11:15

Nafarroako Enpresari Gazteen Elkarteak ekintzaile eta langile autonomoentzako erabilera anitzeko espazio bat sortu du Iruñeko kale Nagusian: La Bajera

Nafarroako Enpresari Gazteen Elkartearen ardura hartu zutenetik, Adriana Eransus zuzendariak eta Oihane Larrañegi proiektu arduradunak argi zuten elkartearen ateak zabaldu nahi zituztela, jendearengana hurbildu, autonomo izateak dakarren bakardadea pairatzen lagundu. Hala, duela lau urte hasitako bideak Iruñeko kale Nagusira eraman ditu. 

Martxotik, Iruñeko Udalak utzitako bost solairuko eraikina kudeatzen dute. "Gure bazkideek izan ditzaketen zalantzak argitzen ditugu, baina ez hori bakarrik. Kuadrila egitea da gure helburua, jendea elkarren artean harremanetan jartzea, sinergiak sortzea". Bilera gelak, hitzaldi aretoak, podcastak eta bideoak grabatzeko espazioak... Bazkideen beharrak asetzeko haina leku eta zerbitzu eskaintzen ditu La Bajerak. Eraikin osoa ezagutzeko parada izan dugu Larrañegiren eskutik.   

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!