Egun, hildako pertsonen %90a erraustu egiten dute. Hori dela kausa, gero eta gehiago dira hutsik dauden nitxoak, lurpeko hilobiak eta panteoiak. Batetik, hiriko pertsona ezagun zenbaiten hilobiak ezagutzeko parada izan dugu: Basilio Lakort anarkista, Paz de Ziganda irakaslea, Nikasio Landa medikua, Luis Morondo musikaria eta Pablo Sarasate gordeta dagoen mausoleoa. Bestetik, Xabi Castrok Gerra Zibilean hildakoak ekarri nahi izan ditu gogora: biktimarioak franko dira eta elkarren ondoan daude; biktimak, berriz, sakabanatuta ageri dira hilerrian. Azkenik, komunitate ezberdinek izaten dituzten errituak aipatu dizkigu Xabi Castrok. Musulmandarrek Mecara begira lurperatzen dituzten haien senideak; ijitoek kantuen eta loreen bitartez ematen diete azken agurra hildakoei; Jehovaren Lekukoek prozesio labur bat egiten dute. Ibilbide alaia egin dugu kanposantuan, loreez eta txoriez inguratura etengabe.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!