2024/03/22 20:00

Antzerkia

Antzerkia: 'Ezkaba'

Antzerkia: 'Ezkaba'

Espetxearen gaineko oroimena han egondako pertsona bakoitzarena da, haien familiena; han dago haien historia, han haien itxaropenak eta ilusio zapuztuak.

Presoa zenbaki hutsa da, bizkar busti bat, Manterola txokolatearen puskatxo bat, ur zikineko pote bat dilista edo txitxirio ale batekin, lurreko harizpiz osaturiko zigarro bat hamabi lagunen artean partekatua, zeru zati bat, matxinada bat, gutun moztu bat; eta heriotza bat, dela tiro baten eraginez, dela abitaminosiak edo “bihotzekoak” eraginda. Paretek eta hezurrek baizik ez diraute. Baina, eta hormak eta hildakoak mintzatuko balira?

Espetxe frankistaren bizi-baldintzei eta ihesari buruzko lana da eta, era berean, emakumeek ehundutako elkartasunezko sareei, laguntasunari, gizatasunari eta itxaropenari buruzkoa.

Arratsaldeko 20:00etan Zizur Nagusiko Kultur Etxean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!