Pobreziaren sareak 30 urte bete ditu

Euskalerria Irratia 2024ko mar. 15a, 13:52

Pobreziaren sareak 30 urte bete ditu eta horren kontura Metropoli Forala irratsaio berezia egin dugu Geltokitik. Pertsona txiroekin lanean ari diren hainbat elkarte eta eragileetako ordezkariekin mintzatu gara.

Pobreziaren sareak hiru hamarkada betetzen ditu aurten, pertsona guztien gizarteratzearen alde egiten duten lana izan dugu hizpide; horren kontura Metropoli Forala irratsaio berezia egin dugu Geltokitik.

Sarearen parte diren eta pertsona txiroekin lanean ari diren hainbat elkarte eta eragileetako ordezkariak gerturatu dira saiora. Besteak beste, Pobreziaren sareko Gara Gonzalez; Sei Elkarteko Maite Ziganda; Jone Arnedo Paris 365etik; Larraitz Trincado Lunes Lilas elkartetik; Saalhaketako Uhaina Apezetxea; Aritz Lakuntza Lantxotegitik; Berriztu Elkarteko Itzi Gartzes; eta azkenik, Jaione Eugi Munduko Medikuak elkarteko kidea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!