Mikel Lizaso, Begoña Martinez, Txutxin Almingol eta Kepa Ramirez Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunak dira. Denek ala denek ongi ezagutzen dute zer den Iruñeko bihotz historikoan bizitzearen errealitatea, alde onak eta alde txarrak barne. Gauza guztien gainetik ideia bat gelditu zaigu argi: Alde Zaharrak herri txikien izpiritua dauka, sentimendu komunitarioa bizi-bizirik daukan heinean.