Emakumeen Nazioarteko Egunetik astebete pasa denean, berriz ere betaurreko moreak jarri ditugu eta martxoaren 8an enpresa zein erakunde publikoek janzten duten mozorro morea izan dugu aztergai. Purplewashing zer den azaldu digu Iñaki Rubio Berriako kazetariak.
'Purplewashing'-a edo zuriketa morea halaxe definitzen du Berriaren estilo liburuak: Gizarte mugimendu baten aldarriak babesteko itxurakeria. Feminismoari badagokio, 'zuriketa morea' erabiltzen da; ekologismoaren arlokoa bada, 'zuriketa berdea', eta abar. Era berean, 'kanpomorea', 'kanpoberdea' eta gisakoak ere erabil daitezke.
"Feminismoa mugimendu erreakzionario bat da eta ekintza orok erreakzioa bat dakar", irmoki azaldu du Rubiok. Jarraian, 'manosfera' zer den azaldu digu. Manosfera webgune, blog eta online foroen sare bat da, maskulinitate normatiboa, misoginia eta feminismoaren aurkako jarrera sendoa sustatzen dituena. Kontran, modan dagoen beste termino bati heldu dio Rubiok: 'Femvertising', emakumeen ahalduntzea helburu duen publizitate feminista.