Erdi aroan, zapatarien gremioa bertan kokatua zegoelako datorkio izena Zapateria kaleari. Hiriko familia aberatsen bizitokia izan zen. Horren lekuko bertan diren jauregiak eta etxeek dituzten armarriak. Batasunaren Pribilegioa argitaratu zen arte San Nikolas burguaren kale nagusia izan zen.