2024/03/07 20:00

Antzerkia

Esnearen kolorekoa

Esnearen kolorekoa
Gaiarre, Iruñea

Nell Leyshon britainiarraren eleberri hunkigarrian oinarritutako antzezlana, irakurtzen eta idazten ikastea amesten duen neska gazte baten istorioari buruzkoa.

Mary hamabost urteko neska gaztea da, familiarekin bizi dena 1830eko Ingalaterra landatarreko etxalde batean. Ilea esnearen kolorekoa du, eta hanka batean akats fisikoa zuela jaio zen, baina familiaren kondenatik ihes egitea lortuko du, neskame lana egitera bidaltzen dutenean.

Fernando Bernués zuzendariaren lana da. Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendía, Jon Olivares eta José Ramón Soroiz antzezle lanetan. 20:00etan Gaiarren, zazpi euroren truke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!