2024/01/18 19:00

Antzerkia

Korrika kulturala: 'Badon'

Korrika kulturala: 'Badon'
Gaiarre, Iruñea

Badon opera posdramatikoa da, euskal kultura eta haren kanonak berrikustea duena helburu, horretarako hainbat diziplina uztartuz. Jolasaren bitartez, etorkizun utopiko espekulatibo bat proposatzen du.

Bere sortzaileek adierazten duten bezala, "Badon, gure buruak berpentsatzeko-berreraikitzeko ariketa da, baina batez ere, eta denaren gainetik, gure buruak ospatzeko festa bat".

Korrika kulturala egitasmoak antolatutako ikuskizuna da. Arratsaldeko 19:00etan izango da emanaldia, Gaiarre Antzokian. Sarrerak 7 euroren truke eskuratu daitezke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!