Fertxu Izquierdok '...eta gauetik euria' liburua aurkeztuko du gaur

Reyes Ilintxeta 2023ko abe. 14a, 10:38

Arratsaldeko 19:30ean, Txantreako Biltokin egingo du aurkezpena Izquierdok. Konexio ugari, errealista eta surrealistak dituen auzo-nobela bat da. 

2008an Mendeko borroka lehen eleberria argitaratu zuenetik bere bigarren eleberria dakarkigu Iruñeko Txantrea auzoko Fertxu Izquierdo idazleak, definitzen erraza ez den "literatur artefaktu berezia".

...eta gauetik euria azken eleberriak irrati libreak entzuten dituzten pertsonaiak, oraindik existitzen ez diren fanzineak idazten dituztenak, piketeak defendatzen dituztenak, zapatisten matxinadaren ondorioz mexikartzen ari direnak, kalezulo ezkutuetan desagertzen direnak, eta gauetik euria noiz iritsiko zain daudenak.

Funtsean, amankomuneko zorua duten izaera ezberdineko lantegi arazoak, greba, intsumisioa, errepresioa, literatur islada eta keinuak, poesia…, exkurtso osagarriak barne, kontaera eta idazketa motan garatuak rock-punk kantu askoren oihartzunean.

Auzo-nobela bat da, konexio unibertsal ugari dituen garai baten testigantza, errealista bezain surrealista. Iruñaldean, baina bereziki Txantrean, XX. mendeko azken bi hamarkadetako giroan garatua, egiazkoaren eta irrealaren arteko mugak uztartu ditu.

Txantreako Biltokin egingo du aurkezpena, arratsaldeko 19:30ean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!