Zer egin dezake kulturak elkartasuna adierazteko?

Bidane Beloki Ezker 2023ko aza. 10a, 14:22

Elkartasuna adierazteko gutunen sinadura demagogia hutsa ote da? Oskia Ugarte Uharte Arte Garaikideko Zentroko zuzendariarekin zabaldu dugu eztabaida. Momentuz, "lurra prestatu" eta ideiak bilduko dituzte.

Palestinari elkartasuna adierazteko gutuna idatzi du PAAC Kataluniako artistak biltzen dituen plataformak. Kultur eragileei zuzendu die bat egin dezaten eta kritikoki egoera gaitzetsi dezaten. Baina, zertarako balio du sinadura batek? Eraginkorra da? Badago beste biderik elkartasuna eta babesa adierazteko kulturaren mundutik?

Erakundeen, artisten eta kultur eragileen erantzuna hizpide. Zer egin daiteke sorkuntzatik? Eztabaida zabaldu dugu Oskia Ugarterekin, izan ere, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan mahai-gainean jarri dute auzia, eta, bide instituzionaletik ez ezik, artistekin aztertuko dute. "Guk lurra prestatu behar dugu", dio Ugartek, hori da momentuz, haien eragin eremua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!