Ikusi hemen Euskalerria Irratiaren 35. urteurren festa

Euskalerria Irratia 2023ko aza. 7a, 16:50

Ibil Bedi, Anari Alberdi eta Raimundo el Canastero ariko dira musika eta hitza uztartuko dituen ekitaldian. Irratiaren sortzaileak, bazkideak eta iragarleak omenduko ditugu.

Euskalerria Irratiak 35 urte eginen ditu gaur, eta ospatzeko, festa eginen dugu Iruñeko Zentral Kafe Antzokian. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da ekitaldia eta hementxe eskainiko dugu, zuzenean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!