Karrikirik eta Katakrakek elkarlanean antolatuta, arratsaldeko 19:00etan, Iruñeko Karrikiri elkartean aurkeztuko dute bell hooksen Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa liburua. Nora Salbotx pedagogoak eta Amaia Apalauza itzultzaileak egingo dute.
Katakrak argitaletxeak berriki euskaratu du bell hooks irakasle eta pentsalari feministaren liburua. Amaia Apalauza arduratu da itzulpenaz eta Nora Salbotxek idatzi du hitzaurrea.
Halaxe dio Salbotxek idatzitako hitzaurrea: "Arrazakeriak, kapitalismoak, generoak eta hezkuntzak topo egiten duten tokiak aztertu zituen hooksek. 30 liburu baino gehiago argitaratu zituen, baita akademiarentzako lanak ere. Irakaskuntzaz, arrazaz, klaseaz, arteaz, historiaz, sexualitatez, hedabideez eta feminismoaz jardun izan zuen".