Nora Salbotx: "Bell hooksek pedagogia feminista, beltza eta intersekzionala hezkuntzaren alorrera ekartzen du"

Miren Mindegia 2023ko urr. 16a, 18:13

bell hooks irakasle eta pentsalari feministaren 'Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa' liburua euskara ekarri du Katakrak argitaletxeak berriki. Amaia Apalauza arduratu da itzulpenaz eta Nora Salbotxek idatzi du hitzaurrea. 

Bell hooksen inork baino hobeki uztartu zituen arraza, klasea eta generoa. Estatu Batuetako Hegoaldean, arrazismoaren lurraldean bertan kokatzen den Kentuckyko estatuan sortu zen / eta bertan ikasi zuen, lehenengoz, hezkuntzaren botere kontrahegemonikoa noraino iritsi zitekeen. Bertan jasan zuen segregazio arrazistaren bortitzena, aldi berean. Azal koloreagatik gutxiesten eta zapaltzen zuen sistemaren aurka altxatu zen, hori bai. 

Arrazakeriak, kapitalismoak, generoak eta hezkuntzak topo egiten duten tokiak aztertu zituen. Solas egin zuen irakaskuntzaz, arteaz, historiaz, sexualitateaz eta, nola ez, feminismoaz. Bere bizitza eta gorputza zeharkatzen zituen gai guzti horien gain jarri zuen bere begirada zorrotza, eta munduari azaldu zion elementu guzti hauen elkarreragina, betiere berdintasunarekiko, eraldaketa politikorako eta askatasunarekiko konpromiso erradikaletik. 

2018an Feminismoa denon kontua da euskarara ekarri ondotik, orain, bigarren bat euskaratu du Katakrak argitaletxeak, hau ere Amaia Apalauzak itzulia: Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!