'Ipuingarria izango da' liburuaren festa egingo dute azaroaren 9tik 12ra

Bidane Beloki Ezker 2023ko aza. 2a, 09:59

Ilustrazio tailerra Ipuingarria izango da! festaren bigarren edizioan, Laban. Argazkia: Laba.

Ilustrazioa eta ipuinak txiki eta helduentzat Kondestable Jauregian eta Laban. Azaroaren 9tik 12ra ospatuko dute festaren hirugarren edizioa. 

Bat, bi, hiru: Hemen da ipuingarria! Aurten ere liburuaren festa ospatuko dute Iruñean azaroaren 9tik 12ra. Hirugarren festa izango da aurtengoa eta "ahozkotasuna, ilustrazioa, poesia, musika eta ipuinaren bitartez, ateak irekiko dizkiogu gure irudimen kolektiboari".

Udazkenak usain ipuingarria duela aitortu du Karrikirik. Ipuinak entzutetik eta irakurtzetik haratago doa Ipuingarria. Gure komunitatea elkartzeko espazio bat sortu nahi izan dugu, gure txikiei haien herriko artistak ezagutzeko hitzordua jarri eta ez hain txikiei ere gozamenerako uharte bat eskaini.

"Gure bizitzetan ipuinei ematen diegun espazioa, hiru bider handitzeko" unea izango da ipuingarria. Kondestableren jauregian abiatuko da festa azaroaren 9an eskolen goizarekin. Ipuin kontalariak eta ilustrazio tailerrak izango dituzte. Ostiral goiza ere eskolentzako txanda uzango da eta arratsaldetik aurrera aldiz, Laban jarraituko du ipuinen festa; ikuskizunak eta ipuin kontakizunak haurrentzako zein helduentzako antolatu dituzte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!