Bat, bi, hiru: Hemen da ipuingarria! Bihar bertan hasiko da ipuina, ahozkotasuna eta irudimena sustatzea helburu duen egitaraua. Amaia Elizagoien antolakuntza taldeko kidearekin hizketan aritu gara aurtengo eskaintzaren inguruan.
Berak argitu moduan, aurtengo helburua ipuina publiko zabalari helaraztea da, ez bakarrik adin txikiko haurrei, baita nerabe eta helduei ere. Hartara, edizio honetako egitarauaren baitan ilustrazio tailerrak, saio musikatuak eta, nola ez, ipuin kontalariak egonen dira, adin tarte guztietarako. Ostegun eta ostiral goizean Kondestablearen jauregia izanen da egoitza eta ostiral arratsaldean, larunbatean eta igandean Labara lekualadatuko da egitasmoa. Egitarauari amaiera ederra emateko, igande eguerdian kristal margoketa kolektiboa eginen da Laban.