Hiru lagun elkartzetik 20 pertsona biltzera igaro da denbora tarte motzean Los Txicos de la Stafeta umore kolektiboa. Hasierako oinarri berdina mantentzen dute, hori bai: euren artean ongi pasatzea eta umorezko piezak sortzea, sare sozialen bidez zabaltzeko. Antzerkiaren munduan aritzen diren iruindarrak dira taldeko kideak. Hain zuzen ere, horietako hiru bertaratu dira gurera, umoreaz aritzera, umoretsu betiere: Iralko, Macu Gutierrez eta Alain Elizalde.