Lilo taldeak disko berria aurkeztuko du bihar, Katakraken

Euskalerria Irratia 2023ko urr. 20a, 12:09

Nora goazen jakin gabe bere lehen diskoa aurkeztuko dute larunbatean, arratsaldeko 19:00etan, Katakraken. 

Lilo taldea 2020an sortu zen, Maria Mateoren ekimenez eta bere abestietan oinarrituta. Taldea handituz joan da denborarekin eta orain hauek osatzen dute taldea: Pello Iturria (bateria eta ahotsa), Nekane Ibero (gitarra, baxua eta koroak), Oihane Gulina (pianoa eta koroak), Julen Hoyuelos (gitarrak) eta Irama Otero (gitarrak).

Oraingoan, dikoa sortu dute Josu Erbitik grabatuta. Pop, indie eta folk doinuak uztartzen ditu Nora goazen jakin gabe lanak. Bizitzaren gazi-gozoez hitz egiten duten hamar kantek osatzen dute diskoa; denboraren igaroaz, maitasunaz, maitasun ezaz eta zoriontasunaz kantuan. Aurreratu dutenez, alzheimerraren inguruko abesti berezi bat ere badakar diskoak. Arratsaldeko 19:00etan Katakraken egingo dute diskoaren aurkezpen ofizial "berezia" Maria Mateok eta Pello Iturriak aitortu dutenez.
Hauek dira diskoa osatzen duten abestiak:


1. Euriaren kolorea
2. Angelu zorrotzean
3. Frío
4. Elkarri begira
5. Betirako
6. Lou
7. Behelaino
8. Txoriari
9. Memoria
10. Nora

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!