Maria Mateo (Lilo taldea): "Argi dugu musikarekin gozatu eta espazioak irabazten joan nahi dugula"

Miren Mindegia 2023ko urr. 19a, 18:28

Lilo taldeak 'Nora goazen jakin gabe' bere lehen diskoa aurkeztuko du larunbatean, 19:00etan, Katakraken. 

Lilo 2020an sortu zen, Maria Mateoren ekimenez eta bere abestietan oinarrituta. Taldea handituz joan da denborarekin eta orain hauek osatzen dute taldea: Pello Iturria (bateria eta ahotsa), Nekane Ibero (gitarra, baxua eta koroak), Oihane Gulina (pianoa eta koroak), Julen Hoyuelos (gitarrak) eta Irama Otero (gitarrak).

Josu Erbitirekin grabatu dute pop, indie eta folk doinuak uztartzen dituen lehen diskoa. 'Nora goazen jakin gabe' osatzen duten hamar kantuek bizitzaren gazi-gozoez hitz egiten dute, denboraren igaroaz, maitasunaz, maitasun ezaz eta zoriontasunaz. Alzheimerraren inguruko abesti berezi bat ere badakar diskoak. 

Maria Mateok eta Pello Iturriak kontatu digutenez, larunbatekoa kontzertu "berezia izango da", diskoaren aurkezpen ofiziala baita. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!