Koldo Martinez (GBai): "Galdeketa oportunista eta telegidatua planteatu du Ibarrola alkateak"

Haritz Pascual Garjon 2023ko urr. 18a, 11:21

Geroa Baik ez du Cristina Ibarrolak Zangoza kaleko parkingaren inguruan planteatutako galdeketa babestuko. Koldo Martinez zinegotziak azaldu du "Ez dituela demokraziak exigitzen dituen minimoak betetzen".

"Geroa Bain herri galdeketen alde gaude" adierazi du Koldo Martinezek, "Baina interes publikoa dutenean, eta UPNk egin nahi duen galdeketa hau proiektu eta interes pribatuen gainean da". Informazio, eztabaida eta proiektu ezberdinak aztertuko zituen prozesua faltan bota ditu Geroa Baiko zinegotziak. "Galdeketa telegidatua planteatu du Ibarrolak, galderekin batera erantzunak ere ematen direlako" gaineratu du Martinezek, "Honek ez du zentzurik".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!