"Ados al zaude Zangoza karrikan parking bat erakitzeko proiektuarekin?"
- Bai, edozein kasutan
- Bai, prezioa onargarria bada
- Bai, baldin eta horrek lur gaineko aparkalekuak kentzea badakar
- Ez, inolaz ere ez
Formatu horretan planteatu du Cristina Ibarrolaren aginte taldeak, Gurutzearen plaza eta Zangoza karrikan egin nahi duen parkingaren gaineko auzo galdeketa.Galderaren erantzunari, hiru aukera baiezkoaren alde eta bakarra ezezkoaren alde. Horrela aurkeztu zien ate itxian udalbatzako beste alderdiei, bost minutu geroago prentsara azaldu aurretik. UPNren taldeak oraindik ez du zehaztu nori galdetuko zaion, haien helburua Zabalguneko bizilagunei eta merkatariei kontsulta egitea da, xehetasun gehiago eman gabe, Hori bai, galdeketa azaroan egin nahi dutela argi dute.
Modu honetan Cristina Ibarrolak pasa den uztailean atzera egitera behartu zion oposizio politiko eta sozialari erantzun nahi dio. Orduan, obra makinak dagoeneko Zangoza kalean lanean ari zirela, aparkalekuaren obrak gelditu behar izan zituen, aurrez aurre zeukan ezezkoa zela eta.