Garbiñe Bueno (EH Bildu): "UPNk galdeketa tranpa bat planteatu du Zabalgunerako"

Haritz Pascual Garjon 2023ko urr. 18a, 11:29

Euskal Herria Bilduk "UPNren kudeaketa eta gobernatzeko modua" ikusi du Cristina Ibarrolak Zangoza karrikako parkingaren inguruan egin nahi duen galdeketan. "Galderak baiezkora zuzenduta dituen galdeketa tranpa da" esan du Euskalerria Irratian Garbiñe Bueno zinegotziak.

Indar soberanistako zinegotziak gogoratu du "Irailean udalbatzaren gehiengoak erabaki zuela, agindu zuela, parkingaren proiektua behin betiko bertan behera uztea eta orain UPN-k galdeketa tranpa proposatu du". EH Bilduko Garbiñe Buenok salatu du gainera, ekarpen, iruzkin eta zuzenketak egiteko aukerarik eman gabe prentsari aurkeztu izana, "Bileratik irten eta bulegora iritsi gabe dagoeneko prentsak bazeukan galdeketaren berri".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!