Artea botereen menpe

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 6a, 14:12

"Botereek baldintzatzen dituzte arte proiektuak eta deialdiak", aitortu du Oskia Ugartek Euskalerria Irratian. Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendaria da Ugarte eta Metropoli Foralean izan dugu.

Non dago askatasuna? Artistek egokitu behar dituzte lanak deialdira ala deialdiak egokitu behar dira artisten lanetara? Kontsumo gizartea, "ezkutuko" mezenasgoa, deialdien epaimahaiak, subjektibotasuna, gardentasuna eta lehiakortasuna hizpide. Deialdiek zizelkatzen dute produktua.

2007an Uharteko Udalaren ekimenez eraiki zen zentroa, eta bigarren urtean, zentroa kudeatzeko aurrekonturik ez. Hartara Nafarroako Gobernuak diru-hornikuntzak sortu zituen eta hortxe hasten da berme eza; artea politiken menpe geratzen hasten da.

Gai hau eta beste hainbat jarriko dituzte ezbaian urriaren 26an, osteguna, arratsaldeko 16:30etan Baliabideak eta esperientziak deialdietan eta egoitzetan lantegian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!