Ostegun honetan Nafarroako Emakume Pailazoen 3. jaialdiak geldialdi berri bat eginen du, kasu honetan Nafarroako Antzerki Eskolan. Arratsaldeko 19:00etan, Oihulari Klown konpainiak ekoiztutako Akelarre obra izanen dugu ikusgai, Virginia Imazen eskutik. Klown artistak sorginen estereotipoa deseraikiko du, umorez eta baita samurtasunez betetako antzezlan batean. Tartean, deabruarekin tratuak, sorgin ehizak edo begizkoak izanen ditu hizpide Imazek.
Aurten, jaialdia zeharkaldi paregabe batean murgildu da, egungo gizartean funtsezko balioak sustatuz, hala nola berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa, klown artearen bitartez.