2023/03/12 20:00

Antzerkia

'Hobe ixilik!'

'Hobe ixilik!'

Itziar Ituño eta Ramón Agirrerekin hobe ixilik! antzezlana.

Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean! Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too, klima-aldaketa, amatasun subrogatua… Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira.

Zizur Nagusiko Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etan.

Sarrerak: 10€an.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!